81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

19/2023 FORU AGINDUA, martxoaren 29koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, berriz ere behin-behinean onesten duena trazadura-proiektu hau: "AP-15ean Iruñerako noranzkoan sartzeko errei berria Izurdiagan (Nafarroa)".

Lehenago, Lurralde Kohesiorako kontseilariaren apirilaren 20ko 25/2022 Foru Aginduaren bidez, behin-behinean onetsi zen "AP-15ean Iruñerako noranzkoan sartzeko errei berria Izurdiagan (Nafarroa)" trazadura-proiektua, eta jendaurrean jarri zen, hala proiektuaren eduki teknikoari dagokionez, nola lurrak okupatu beharrari dagokionez, desjabetu ahal izateko.

Alabaina, jendaurreko informazioaren ondoren, zenbait alegazio jaso ziren, eta, horien ondorioz, proiektua zertxobait aldatu da eta lurretan gainean ukipen berriak eragin ditu.

Proiektuaren helburua lehengo berbera da, hots, autobiderako sarbide bat egitea, Iruñerako noranzkoan, Irurtzunerako eta inguruko herrietarako (Izurdiaga, Errotz, Urritzola eta abar); izan ere, gaur egun ez dute autobiderako sarbide hurbilik, eta Iruñera joateko N-240-A errepidea hartu behar dute.

Aurreko proposamenean, adarraren abiapuntua NA-7010 errepideko 21+400 KPan zegoen, eta erreia AP-15 autobidera sartzeko puntua, gutxi gorabehera, autobideko 111+000 KPan.

Geroago, AUDENASAk jasotako alegazioaren ondoren, egiaztatu zen sarrera adarraren lubetak, autobidearen lubetan bermatzen baitzen, ezegonkortasuna eragin zezakeela autobidean bertan, eta, beraz, beste aukera bat trazatu zen, biribilgunea 100 metro inguru atzera eramanda, iparralderantz.

Biribilgune berriak eraztun erako 8 m-ko galtzada bat izanen du, eta 20 m-ko diametroko irlatxo bat erdian. Kanpoaldeko banda zuriaren erradioa 18,50 m-koa izanen da; eta barnealdeko bazterbidea 0,50 m-koa eta kanpoaldekoa, berriz, 1 m-koa. Eraztun erako galtzadaren 8 m-ko zabalera hori da aski da biribilgunean ibili ahal izateko eta, gainera, aukera ematen du luzera handiko kamioi artikulatuek behar bezala egiteko birak, nahiz eta, horretarako, abiadura murriztu beharra dagoen.

Biribilgune berria lehendik dagoen NA-7010 errepidean txertatuko denez, sarrera erreien tartean aldatu egin behar da oraingo galtzada, erreiek pixka bat bira egin dezaten, eraztun erako biribilgune berriko galtzadarekin bat egiteko. Bai biribilgunearen geometriak bai hautatutako materialek eta haien konfigurazioak Izurdiagako saihesbidean dauden bi biribilguneetakoen antza dute, bideak itxura berdina izan dezan saihesbide osoan. Horregatik, biribilgunearen erdiko irlatxoak 3 m zabaleko espaloi bat eta zintarri zapalgarriak izanen ditu.

AP-15 autobidera sartzeko adar berriak 815 m-ko luzera izanen du guztira; horietatik, hasierako 371 metroak galtzada bakarrekoak izanen dira, eta gainerakoa autobidearen azelerazio erreia izanen da, azken falka barne. Adarrak errei bakarra izanen du, hasieran zabalera aldakorrekoa, eta gero zabalera uniformekoa (3,50 m-koa), falkaren hasierara arte. Luzetarako malda bereizgarria %6,6koa izanen da adar guztian, hasierako trantsizio tartean eta autobideko tartean bertan izan ezik, hor dagoen malda %3koa baita, gutxi gorabehera. Adar berriaren sekzioak 1 m-ko bazterbideak izanen ditu alde banatan, plataforma bakarrean, eta, halaber, 1 m-ko bazterbidea izanen du kanpoaldean, autobidearekin partekatutako plataforman.

Zerbitzuko bideek 4 m-ko zabalera izanen dute, eta mendebaldeko bideak, aldiz, 6 m-koa, oraingoak bezala.

Azelerazio erreian, AP-15a eta sarbide berria paraleloan doazen tartean, dagoen asfaltoan metro bateko hutsunea egitea proposatzen da. Gainera, AP-15eko bide-zoru finkatuaren eta bide-zoru berriaren arteko lotura indartzeko eta bi eremuek bat egiten duten puntuan has daitekeen pitzadura errodadura geruzara ere hedatzea galaraztearren, proposatzen da estaldura bituminosoa duen poliesterrezko geosare bat jartzea, 2 m-ko zabalerakoa, bitarteko geruzaren eta errodadurakoaren artean.

Proiektua jendaurrean jartzeko idatzi den dokumentuak jasotzen ditu Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da trazadura proiektua behin-behinekoz onestea eta jendaurrean jartzea, hala proiektuaren eduki teknikoari dagokionez, nola lurrak okupatu beharrari dagokionez, desjabetu ahal izateko.

Horrenbestez, bat etorriz Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak emandako txostenarekin eta proposatutakoarekin, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin,

AGINTZEN DUT:

1. Berriz ere behin-behinean onestea trazadura-proiektu hau: "AP-15ean Iruñerako noranzkoan sartzeko errei berria Izurdiagan (Nafarroa)".

2. Abiaraztea aipatu proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedientea (eranskinean ageri da ondasun eta eskubide horien zerrenda).

3. Proiektua jendaurrean jartzea hilabetez, bai proiektuaren eduki teknikoari, bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko. Epe horretan, egokitzat jotzen diren ohar edo alegazioak egiten ahalko dira, idatziz. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren web-orrian eta Arakilgo udaletxean.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari eta Arakilgo Udalari, eta azken hori premiatzea udaletxeko iragarki-taulan argitara dezan.

Iruñean, 2023ko martxoaren 29an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

"AP-15EAN IRUÑERAKO NORANZKOAN SARTZEKO ERREI BERRIA IZURDIAGAN (NAFARROA)"

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA ZK.

JABEA

DESJ. AZALERA (m²)

KATASTROKO DATUAK

Pol.

Lurz.

Laborea

ARAKILGO UDAL-MUGARTEA

AR-01

Oleache Iribarren, Jesús

1.630

5

378A

Belardia

Oleache Iribarren, José Fermín

AR-02

Beraza Senosiain, María Cristina

1.747

5

375A

Belardia

Lizarraga Gorriti, Jesús Manuel

22

5

375B

Larreak

AR-03

Nafarroako Foru Komunitatea (Autobideak)

2.545

5

371A

Elkorra

Autopistas de Navarra SA

AR-04

Beraza Senosiain, María Cristina

864

5

370A

Prado

AR-05

Ruiz de Erenchun Ibero, Alfonso Miguel

139

5

372A

Belardia

Ruiz de Erenchun Ibero, Ana María

Ruiz de Erenchun Ibero, Carlos Miguel

Ruiz de Erenchun Ibero, María Ana

Ruiz de Erenchun Ibero, Francisco Javier

Ruiz de Erenchun Ibero, María Nieves

AR-06

Latasa Azanza, José Francisco

128

5

355A

Belardia

HONDAKINDEGIAK UKITUTAKO LURZATIAK

FINKA ZK.

JABEA

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA (m²)

KATASTROKO DATUAK

Pol.

Lurz.

Laborea

ARAKILGO UDAL-MUGARTEA

AR-03

Nafarroako Foru Komunitatea (Autobideak)

Autopistas de Navarra SA

1.017

5

371A

Elkorra

AR-04

Beraza Senosiain, María Cristina

2.058

5

370A

Belardia

INSTALAZIO OSAGARRIEK UKITUTAKO LURZATIAK

FINKA ZK.

JABEA

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA (m²)

KATASTROKO DATUAK

Pol.

Lurz.

Laborea

ARAKILGO UDAL-MUGARTEA

AR-04

Beraza Senosiain, María Cristina

1.945

5

370A

Belardia

Iragarkiaren kodea: F2305354