81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Desafektazioa, 2. poligonoko 579. herri-lurzatian. Hasierako onespena

Garinoaingo Udalak, 2023ko apirilaren 3an egindako osoko bilkura berezian, jarraian heldu den erabakia hartu zuen udalbatzako legezko kideen bi herenen gehiengo kualifikatua ados zegoela:

Lehena.–Garinoaingo 579-2 herri-lurzatitik 7,09 m² desafektatzeari dagokionez.

1. Hasiera batean onestea Garinoaingo 2. poligonoko 579. herri-lurzatiaren 7,09m²-ko azaleraren aldez aurreko desafektazioa, Garinoaingo Udalaren jabetzakoa baita. Hori eginik, aipatu azalera besterentzeari ekitea eta Garinoaingo 2. poligonoko 611. lurzatiaren 41,66 m²-ko azalerarekin trukatzea, Promociones Barsat-en jabetzakoa baita.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, horretarako Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan paratuz eta aldez aurretik argitara emanez Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bidezko alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Alegaziorik aurkezten ez bada, erabakia hasiera batekoa izatetik behin betikoa izatera pasako da. Udalak Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 144. artikuluan ezarritako dokumentazioa igorriko dio Nafarroako Gobernuan herri-lurren gaineko eskumena duen departamentuari. Hori eginik, Nafarroako Gobernuak desafektazioa onetsi eta erabilera publikokoa edo sozialekoa izendatuko du, dagokion moduan.

3. Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 149. artikuluan ezarriarekin bat, espresuki ezarri da herri-lur hori herri-ondarera itzuliko dela desafektazio honi bidea eman dioten xedeak edo hura lotu zuten baldintzak desagertzen badira edo betetzen ez badira.

Bigarrena.–Garinoaingo 579-2 herri-lurzatitik 7,09 m² besterentzeari dagokionez.

1. Bigarrena.–Lurzatiaren besterengarritasuna deklaratzea, eta deklaratzea ez dela beharrezkoa Garinoaingo 2. poligonoko 579. lurzatitik (Garinoaingo Udala da jabea) bereiziko den 7,09 m²-ko azaleraren jabetza, Udalaren helburuak betetzeko.

2. Trukerako baldintza-agiria, espedientean baitago, onestea. Agiri horretan jasota dago zer baldintzatan trukatuko diren 2. poligonoko 579. lurzatiko azalera (Garinoaingo Udalaren jabetzako ondarea da) eta 2. poligonoko 663. lurzatikoa (Garinoaingo Udalaren jabetzako herri-lurra). Dena den, bigarren hori beste espediente batean sartuta dago.

3. Trukea egiteko, Nafarroako Gobernuak aldez aurretik desafektatu beharko du erabakiaren lehendabiziko puntuan adierazitako azalera.

4. Garinoaingo Udalak, adierazitako trukea gauzatutakoan, beretzat hartuko duen 41,66 m²-ko azalera gehitzea Garinoiango herri-lurrei. Hain zuzen, azalera hori gehituko zaio truketik ateratzen den 2. poligonoko 579. lurzatiaren jatorrizko lurzatiaren gainerakoari.

5. Trukerako kontratua dokumentu publiko bidez formalizatuko da, eta Jabetza Erregistroan inskribatu. Dokumentuan jaso beharko da Ondasunen Erregelamenduaren 149. artikuluko itzulketa-klausula.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Garinoainen, 2023ko apirilaren 3an.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

Iragarkiaren kodea: L2305525