81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2023ko apirilaren 5ean hartua, Nordex Energy Spain SAUk sustatutako inbertsio proiektua foru intereseko inbertsio deklaratzen duena.

2022ko irailaren 16an, Nordex Energy Spain SAUk eskatu du foru interesekotzat deklaratzeko "Nordex Electrolyzers" izeneko inbertsio proiektua, Barasoainen (Nafarroa) egin asmo dena.

Lehiakortasunaren Zerbitzuak inbertsio proiektua ebaluatuta, kontuan harturik proiektuaren ezaugarriak, enplegua sortzeari begira izanen duen eragina eta haren garapena sustatu beharra, proposatu du foru intereseko inbertsio deklaratzea, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Nordex Energy Spain SAUk sustaturik Barasoainen egin asmo den inbertsio proiektua, "Nordex Electrolyzers" izenekoa, foru intereseko inbertsio deklaratzea, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazio bideak errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako. Deklarazio honek inbertsio proiektua bukatu arte izanen ditu ondorioak.

2. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Garapen Ekonomikorako Batzordera igortzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta Nordex Energy Spain SAUri jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko apirilaren 5ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2305609