81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Kalifikazio juridikoaren aldaketa, 3. poligonoko 177. lurzatian. Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2023ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Funesko 3. poligonoko 177. lurzatiaren kalifikazio juridikoa aldatzea, eta soberako lurzati gisa sailkatzea (ondare-ondasuna).

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, bat etorriz xedaturik dagoenarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 12. artikuluan. Epe horretan alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da aipatu ondasunaren kalifikazio juridikoaren aldaketa.

Funesen, 2023ko apirilaren 3an.–Alkatea, Ignacio F. Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2305488