81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2023ko apirilaren 5ean hartua, Barañain eta NA-30 errepidea Landabenen lotzeko bide berria eraikitzeko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzen duena, nahitaez desjabetzeko.

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren azaroaren 8ko 84/2022 Foru Aginduaren bidez, behin-behinean onetsi zen Barañain eta NA-30 errepidea Landabenen lotzeko bide berria eraikitzeko proiektua.

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren urtarrilaren 24ko 2/2023 Foru Aginduaren bidez behin betiko onetsi zen Barañain eta NA-30 errepidea Landabenen lotzeko bide berria eraikitzeko proiektua.

2023ko martxoaren 23an izenpetu zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Lurralde Kohesiorako Departamentuaren eta Barañaingo eta Iruñeko udalen arteko lankidetza hitzarmena, Barañain eta NA-30 errepidea Landabenen lotzeko bide berria eraikitzeko proiektuko obrak egiteko.

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak jakinarazi du proiektu horretan definitzen direla Barañaingo udalerrian mugikortasuna hobetzeko behar diren obrak, Eultzako Jaurerriaren inguruko urbanizazio berriari erantzuteko. Helburua da ibilgailu, oinezko eta txirrindularientzako lotura bat ezartzea, gaur egun ez dagoena, Barañaingo industrialdea (Arga ibaiaren ezkerreko ertza) eta NA-30 errepidea (Arga ibaiaren eskuineko ertza) lotuko dituen bide batekin. Bide horrek biaduktu bat izanen du, Arga ibaia zeharkatu eta Kirol etorbidearen eta Barañaingo industrialdeko A eta B kaleen elkarguneko biribilgunea lotuko duena. Halaber, biribilgune berri bat ere eginen da NA-30 errepidean, Landabenen.

Obra horiek mugikortasuna eta bide segurtasuna hobetuko dituzte, eta horregatik beharrezkoa da obrei lehenbailehen ekitea. Hala, behar diren lurrak erosteko tramiteak arintzeko, nahitaezkoa da ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea, hori guztia Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren babesean.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Barañain eta NA-30 errepidea Landabenen lotzeko bide berria eraikitzeko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea, nahitaez desjabetzeko.

2. Ukitutako ondasun eta eskubideak erosteko gastua 539.700 eurokoa dela kalkulatu da; 2023ko gastuen aurrekontuko "Barañain eta NA-30 errepidea Landabenen lotzeko bide berria" izeneko 220002-22100-6010-453241 partidaren kargura ordainduko da.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta argitaratzen den egunetik beretik izanen ditu ondorioak. Aditzera ematen da erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela, eta haren aurka, hautara, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bestela, zuzenean aurkaratzen ahal dela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egiten ahal dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

4. Erabaki hau igortzea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzura, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta departamentu horretako kontu-hartzailetza delegatura.

Iruñean, 2023ko apirilaren 5ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2305605