81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Deialdi publikoa, 2023an euskara sustatu, zabaldu eta normalizatzeko jarduerak egiteko dirulaguntzena (guraso-elkarte, ikastetxe eta kultura elkarteendako). Laburpena

DDBN (identifikazioa): 686048.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/686048).

Tokiko Gobernu Batzarrak onartua, 2023ko martxoaren 25ean.

Diruz lagunduko diren jarduerak honako hauek izango dira:

–2022ko azaroaren 15etik 2023ko azaroaren 14ra bitartean egindako jarduerak.

–Euskararen erabilera sustatzeko jarduerak.

–Euskararen erabileraren aldeko motibaziora eta sentsibilizaziora bideratutako jarduerak.

–Euskarazko tokiko argitalpenak eta hedabideak.

–Euskarazko literatura zabaltzea eta euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzea helburu duten jarduerak.

Eskabideak aurkezteko epea eta tokia:

Eskabideak Burlatako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko dira. Eskabideak aurkezteko epea 2023ko apirilaren 24tik maiatzaren 7ra izanen da.

Burlatan, 2023ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2305508