81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Hirigintzako Udal Plana. Hasierako onespena

Udalak, 2023ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zuen Cascanteko Udalaren Hirigintza Planaren proiektua, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 71.8 eta 77.2 artikuluekin eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 21. artikuluarekin. Hala, proiektua jendaurrean egonen da bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bi hilabeteko epe horretan, proiektua aztertzen ahalko dute interesdunek udal bulegoetan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezteko. Era berean, proiektua interesdunen esku dago udal honen egoitza elektronikoko gardentasun atarian, honako esteka honen bidez:

https://cascante.sedelectronica.es/transparency/b08f8aaa-6c6d-4b05-b9aa-30852dd73dfb/

Era berean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 70.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, argitara ematen dira lizentziak etetea erabaki den arloak:

INDARREAN DAGOEN UDAL PLANEAN MUGATUTAKO EREMUAK

–Alde Zaharreko exekuzio-unitateak:

  • UER-15.
  • UER-16.

–Exekuzio-unitateak etxebizitzetarako lurzoru intentsiboan:

  • UER-1.
  • UER-6.
  • UER-7 eta 2. poligonoko 124., 132., 133. eta 134. lurzatiak.
  • UER-8. Unitateak ukitutako lurzatien azalera osoa.
  • UER-9.

–Exekuzio-unitateak etxebizitzetarako lurzoru estentsiboan:

  • UER-2.
  • UER-3.
  • UER-10.
  • UER-11.
  • UER-13.

–Bizitokietarako lurzoru urbanizagarria:

  • AR-1.
  • AR-2.
  • AR-3, salbu eta 4. poligonoko 42. lurzatian.

–Industria-lurzoru urbanizagarria:

  • AR-4 eta 2. poligonoko 570. lurzatia.
  • Tarazonica bide berdearen UGPSa. 3. poligonoko 122. lurzatia eta 2. poligonoko 259., 412., 416., 626., 627. eta 856. lurzatiak.
  • AR-5.
  • AR-8.
  • AR-9, salbu eta 1. poligonoko 70., 71., 78., 79., 80., 81., 82., 83., 84. eta 85. lurzatiak, 1. poligonoko 41. lurzatiaren aldaketaren ondoriozkoak direnak.

–Zerbitzuetarako lurzoru urbanizagarria:

  • AR-10, salbu eta 2. poligonoko 607. eta 630. lurzatiak.
  • Tramitatzen ari den Udal Planean mugatutako eremuak:

–Jarduketa asistematikoak:

  • AA-1.

–Hiri-lurzoru finkatuko unitateak:

  • UC-11.
  • UC-10.

–Hiri-lurzoru finkatugabeko unitateak:

  • UN-3.
  • UN-7.
  • UN-8.
  • UN-10.
  • UN-11.
  • UN-16.
  • UN-17.

–Lurzoru urbanizagarriko banaketa eremuak:

  • AR-3.
  • AR-4.
  • AR-5.
  • AR-6.
  • AR-7.

–Sistema orokorrak:

  • Sistema orokorrak SG-1etik SG 13ra.

–Lurzoru libre pribatuko lurzatiak:

  • 6. poligonoko 323. lurzatia.

–Berriz lerrokatzea:

  • 2. poligonoko 53. lurzatia.
  • 2. poligonoko 260. lurzatia.
  • 5. poligonoko 169. lurzatia.
  • 6. poligonoko 73. lurzatia.
  • 6. poligonoko 97. lurzatia.
  • 6. poligonoko 98. lurzatia.

Lurzati horietan, lizentziak eteten dira eraikina ordezteko, baina ez birgaitzeko obretarako.

Cascanten, 2023ko apirilaren 4an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2305672