81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Udaltzaingoan udaltzain-agente izateko lau lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak. Hasierako lanpostu kopurua handitzea

Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko maiatzaren 20an hartutako erabakiaren bidez, deialdi bat eta haren oinarriak onetsi ziren, oposizio bidez betetzeko Zizur Nagusiko Udaltzaingoan udaltzain-agente izateko lau lanpostu, 2022ko plantilla organikoaren barnean. Deialdia 2022ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 16an.

Gaur arte, deialdiko lehiaketaldia eta oposizioaldian aurreikusitako proba guztiak egin dira, eta epaimahai kalifikatzaileak prestakuntza-ikastaroan onartutako izangaien behin betiko zerrenda helarazi behar dio deialdia egin duen organoari.

Ikusirik honako hau ezarrita dagoela deialdiaren 1.1 oinarrian: Lanpostu horiek 2022ko plantilla organikoko 37025, 37026, 37027 eta 37028 zenbakidun lanpostu hutsak dira, baita aldaketa-espedienteen ondorioz sortzen direnak ere. Horietako baten baterako B2 mailako euskara jakitea nahitaezkoa izateko aukera aurreikusten da. Horregatik, eskakizun hori duten lanpostuak gehitzen badira, euskarako B2 maila dutela egiaztatzen duten izangaiek aukera izanen dute lanpostu horiek aukeratzeko. Ondorioz, lehenengo lau lanpostu huts horiek zabaltzen ahalko dira hautaketa-prozesuan zehar, eta izangaiek deialdi honetan aurreikusitako oinarrizko prestakuntza ikastaroa hasi baino lehen.

Ikusirik 2023ko plantilla organikoan beste bi lanpostu huts daudela: 37005 zenbakiduna (euskarazko B2 hizkuntza-eskakizunarekin) eta 3705 zenbakiduna, egoki irizten zaio hasiera batean deitutako lanpostu kopurua (lau) handitzea eta, guztira, sei lanpostu sartzea deialdian.

Horrenbestez,

ERABAKITZEN DA:

1. Deialdiaren hasierako lanpostu kopurua handitzea, udaltzain-agente izateko lau lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian (2022ko plantilla organikoan 37025, 37026, 37027 eta 37028 zenbakiak dituzten lanpostu hutsak); horretarako, bi lanpostu gehiago sartuko dira, 2023ko plantilla organikokoak, hain zuzen, 37005 zenbakiduna (euskarazko B2 hizkuntza-eskakizunarekin) eta 3705 zenbakiduna. Hartara, guztira, sei lanpostu sartuko dira deialdian.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Zizur Nagusian, 2023ko apirilaren 11n.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2305670