81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Mairagako Mankomunitateko buruaren 2023ko martxoaren 31ko 2023-0044 Ebazpena; haren bidez onesten da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, aldatzen da 5. oinarria, finkatzen da kalifikazio epaimahaiaren behin betiko osaera eta zehazten da oposizioaldiko lehenengo proba egiteko eguna, tokia eta ordua Hondakinen Atalaren zerbitzura egonen den E mailako zerbitzu anitzetako enplegatuaren funtzionario lanpostu bat lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdian

Buruaren 2023ko urtarrilaren 19ko 2023-0008 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Mairagako Mankomunitateko Hondakinen Atalaren zerbitzura egonen den E mailako zerbitzu anitzetako enplegatuaren funtzionario lanpostu bat lehiaketa-oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori 2023ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 16an.

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko 40/2015 Legearen 23. artikuluan ezarritako arrazoi batzuk direla medio, honako hauek eskatu dute prozedura honetan ez parte hartzea eta deialdiko kalifikazio epaimahaiko kide ez izatea: Raúl Echarri Jiménez, José María Alcuaz Zaratiegui, Luis Usoz Josué, José Antonio Echeverría Cerdán eta Eva Berango Ursua.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, eta ez dagoenez baztertutako izangairik, Mairagako Mankomunitateko buruak, 2023ko martxoaren 31ko 2023-0044 Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi du; hona, ondotik, zehaztua:

–Onartuak:

ALONSO IÑARRA, JON

ARAIZ IRIJALBA, IKAI

ARANZABAL ORBEGOZO, ADOLFO

BERRUETA VICENTE, MIGUEL ÁNGEL

BIURRUN SAMANIEGO, KARMELE

CABEZÓN ARANA, CARLOS

CARRASCO FLORES, MANUEL

ESLAVA URIO, JOSÉ JAVIER

FERNÁNDEZ OROZCO, MIKEL

LIZARAZU GORRIZ, AARON

LLORENTE SUESCUN, SANTIAGO

LUNA GAVILANES, EDGAR MEJÍAS

MARTÍNEZ BERRIO, SANDRA

MOLINERO GARCÍA, JOSÉ JAVIER

MUÑOZ BERMEJO, GAIZKA

RAMOS ROCAS, MARIA CONCEPCIÓN

RESANO LÓPEZ, JOSÉ MARTÍN

RIVERA BUENO, EDUARDO

RUBIO OLCOZ, ASIER

RUIZ ORRADRE, JOSÉ JAVIER

SANCHÉZ TISCAR, MANUEL

SEGURA ASA, MIGUEL

SOLA BELLOSO, JOSU

ZARAUTZ ARRUTI, ÁNGEL MARÍA

ZOCO PORTERO, FRANCISCO JAVIER

ZUAZU OSÉS, DANIEL

ZUDAIRE CUNCHILLOS JOSÉ FERMÍN

–Baztertuak: inor ez.

Orobat erabaki du deialdiaren 5. oinarria aldatzea eta kalifikazio epaimahaiaren osaera finkatzea. Honela geratu da:

Epaimahaiburua: Jorge Bacaicoa Beruete, Mairagako Mankomunitateko burua.

Epaimahaikidea: Luis Santesteban Arana, Mairagako Mankomunitateko Arlo Teknikoko burua.

Epaimahaikidea: Laura Irigoyen Azpilicueta, Mairagako Mankomunitateko Arlo Teknikoko ingeniaria.

Epaimahaikidea: María Victoria García Muro, administrari-ofiziala, Mairagako Mankomunitateko langileen ordezkari gisa.

Epaimahaikide idazkaria: Jesús Marco Del Rincón, Erriberriko Udaleko idazkaria.

Halaber, aditzera ematen da oposizioaldiko lehenengo proba 2023ko maiatzaren 4an eginen dela, arratsaldeko lauretan, Tafallako Antso III.a Nagusia Institutuan, Makotxako bidea kaleko 3.ean.

Proba egiteko, izangaiek agertu beharko dute aldean dutela nortasun agiri nazionala edo baliokidea, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiak baliozkotzat jotzen duen beste nortasun agiri bat. Probara agertzen ez direnak edo nor diren adierazitako moduan frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

Tafallan, 2023ko martxoaren 31n.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.

Iragarkiaren kodea: L2305425