81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Balorazio txostenaren proiektua berriro jendaurrean

Balorazio Batzorde Mistoak, 2023ko martxoaren 31n egindako bilkuran, erabaki zuen aldaketak egitea balorazio txostenaren proiektuan, eta berriro jartzea jendaurrean, 20 egun baliodunean, zenbatzen hasita iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, nahi duenak egoki irizten dituen alegazioak jar ditzan Corteko Udalaren Erregistro Orokorrean.

Proiektua kontsultatu daiteke Cortesko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian, esteka honetan: https://cortes.sedelectronica.es/transparency/c705071e-60b8-4b40-be24-40eaeafc3b70/,

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 21.1 g) artikuluan ezarritakoaren arabera.

Argitara ematen da Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatua bete beharrez.

Cortesen, 2023ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2305585