81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZPIROTZ-LEZAETAKO KONTZEJUA

5. poligonoko 3., 61., 68., 101. eta 349. lurzatien desafektazioa. Hasierako onespena

Kontzeju honen batzarrak, 2023ko apirilaren 4an, honako hau erabaki zuen:

1.–Hasiera batez onestea jarraian adierazitako herri-lurren desafektazioa, haien erabilera lagatzeko Mini Centrales del Norteri, ustiapen hidroelektrikoa egin dezan. Hain zuzen, jarduera horrek Kontzejurako eta bizilagunentzako interes publikoa duela uste delako hartu da erabakia.

Desafektatuko den herri-lurra jarraian adierazitako katastroko lurzatiek osatzen dute (lurzati bakoitzean desafektazioak zer azalerari eragiten dion zehazten da):

KATASTROKO ERREFERENTZIA

UKIPENAK

AZALERA

5. poligonoa, 3. lurzatia

Ubidea

625,98 m²

5. poligonoa, 3. lurzatia

Hodia

92,85 m²

5. poligonoa, 61. lurzatia

Ubidea

574,72 m²

5. poligonoa, 68. lurzatia

Ubidea

519,32 m²

5. poligonoa, 101. lurzatia

Ubidea

628,72 m²

5. poligonoa, 349. lurzatia

Makinen gela

106,52 m²

Ukitutakoa, guztira

2.548,11 m²

2.–Desafektatu ondoren, herri-lur horien erabilera Mini Centrales del Norte enpresari lagatzeko baldintza agiria onestea. Lur horiek ustiapen hidroelektrikorako erabiliko dira.

3.–Desafektazioa eragin duten helburuak edo finkatutako baldintzak desagertzen badira edo betetzen ez badira, prezioaren ordainketa barne, lurrak herri-ondarera itzuliko dira.

4.–Erabakia eta espedientea jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Kontzeju honen iragarki-taulan paratuta, epe horretan alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezen.

Hasiera bateko erabakia behin betikoa bilakatuko da alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada.

Azpirotz-Lezaetan, 2023ko apirilaren 5ean.–Kontzejuko burua, Eneko Etxetxikia Juambeltz.

Iragarkiaren kodea: L2305611