81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2023ko martxoaren 29an hartua, "Olatz-Gorraitz-Uharte lotzeko bizikleta eta oinezkoentzako korridore jasangarria" izeneko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzen duena, nahitaez desjabetzeko.

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren otsailaren 1eko 3/2023 Foru Aginduaren bidez behin-behinean onetsi zen "Olatz-Gorraitz-Uharte lotzeko bizikleta eta oinezkoentzako korridore jasangarria" izeneko proiektua eta jendaurrean jarri zen ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak jakinarazi du ekimen honekin bizikleten eta oinezkoen mugikortasuna hobetu nahi dela Iruñerriko ekialdearen eta Iruñearen artean. Hautatu den konponbidean diseinatu den korridorean bereizirik daude oinezkoak eta bizikletak, eta diseinu horri esker bizikleten eta oinezkoen mugikortasuna hobetzen da; hori dela eta, komeni da obrei lehenbailehen ekitea eta, horretarako beharrezkoak diren lurrak erosteko tramiteak arintzeko, deklaratu behar da presakoa dela ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, hori guztia Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren babesean.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. "Olatz-Gorraitz-Uharte lotzeko bizikleta eta oinezkoentzako korridore jasangarria" izeneko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea, nahitaez desjabetzeko.

2. Ukitutako ondasun eta eskubideak erosteko gastua 175.540,75 eurokoa dela kalkulatu da, eta 2023ko gastuen aurrekontuko "SEM Mugikortasun jasangarriko jarduketak C1-I1" izeneko 220002-22100-6010-453237 partidaren kargura (PEP E-21/000464-10 elementua) ordainduko da.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta argitaratzen den egunetik beretik izanen ditu ondorioak. Aditzera ematen da erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela, eta haren aurka, hautara, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bestela, zuzenean aurkaratzen ahal dela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egiten ahalko dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

4. Erabaki hau igortzea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzura, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta departamentu horretako kontu-hartzailetza delegatura.

Iruñean, 2023ko martxoaren 29an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2305118