81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Jabari publikoko eraikineko estalkiaren azalera-eskubidea lagatzea, energia fotovoltaikoa sortzeko instalaziorako. Behin betiko onespena

Garesko Udalak, 2023ko urtarrilaren 19an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen azalera-eskubidea lagatzeko erabaki bat, eta argitara eman zuen 2023ko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 9an, eta Udalaren iragarki-taulan. Haren aurka ez da alegaziorik jarri. Hortaz, 2023ko martxoaren 23ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi da jabari publikoko eraikineko estalkiaren azalera-eskubidea lagatzeko espedientea, bai eta lagapena arautzeko oinarriak ere. Lagapen horren bidez, energia fotovoltaikoa sortzeko instalazio bat jarri nahi du Garesbidek.

Garesen, 2023ko apirilaren 3an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2305561