81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

Xehetasun-azterketa, Enderizko 1. poligonoko 58. lurzatian. Hasierako onespena

Olaibarko Udalak, 2023ko martxoaren 15ean egin ohiko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoarekin erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat Enderizko 1. poligonoko 58. lurzatian, Sara Contreras Parrak sustatua. Ikusirik Udaleko aholkulari teknikoak 2023ko martxoaren 8an emaniko txostenaren edukia, azterketak aldeko txostena du.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluak, lege beraren 74. eta 152. artikuluei dagokienez, xedatuarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Olaibarren, 2023ko martxoaren 15ean.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2305517