81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foruzaingoko agente lehenen zenbait lanpostu lehiaketaren edo lehiaketa berariazkoaren bidez betetzeko deialdiko lanpostuen behin betiko esleipenaren aurka eta prozeduraren ebazpenaren aurka.

Barneko zuzendari nagusiaren apirilaren 1eko 84/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen Nafarroako Foruzaingoko agente lehenen zenbait lanpostu lehiaketaren edo lehiaketa berariazkoaren bidez betetzeko deialdian, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du 11946414F zenbakiko NANa duen pertsonak, lanpostuen behin betiko esleipenaren aurka eta, halaber, aipatu prozedura ebazten duen Barneko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 31ko 14/2023 Ebazpenaren aurka.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin bat etorriz, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico1). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2023ko apirilaren 5ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2305679