81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, dirulaguntzak emateko, enpresek sustatutako jarduera soziokulturalak antolatzeko 2023. urtean. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 686466.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/686466).

Helburua eta xedea:

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea, Eguesibarren 2023. urtean egiten diren gizarte eta kultur arloko jarduera eta ekintzak laguntzeko.

Eskatzaileen betebeharrak:

2.1. Dirulaguntza jasotzen ahalko dute Eguesibarko JEZean alta emanda dauden enpresek eta autonomoek, baldin eta enpresa txiki eta ertainen kategorian sartuta badaude.

2.2. Ezin izanen dute dirulaguntza hau eskatu apustu-etxe edo -lokalek, ez eta beren establezimenduetan joko makinak dituzten negozioek ere, hala ezarrita baitago Eguesibarren joko eta apustuetarako aretoak ezartzea arautzen duen ordenantzaren 8. artikuluan.

Eskabideak aurkezteko epea:

Eskaerak aurkezteko epea irekita egonen da urte osoan, aurrekontuan xede honetarako dagoen partida agortu arte.

Eskaerak jarduerak egin baino 30 egun lehenago gutxienez aurkeztu beharko dira.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2023ko martxoaren 28an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2305587