81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

120/2023 FORU AGINDUA, apirilaren 5ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Eskubide Sozialetako kontseilariaren otsailaren 9ko 34/2023 Foru Aginduan atzemandako akatsa. Foru Agindu horren bidez, dirulaguntza deialdi bat onetsi zen laguntza-produktu teknologikoak eskuratu eta instalatzeko. Produktu horiek zuzenduta daude mendekotasuna duten pertsonen, desgaitasunen bat dutenen eta adinekoen zaintzan, beren etxeetan geratuz gero, laguntzen duten eta zerbitzu horretan diharduten etxeko inguruneko lagunei. Dirulaguntzok honako honi lotuta daude: "Iraupen luzeko laguntzen eta zaintzen plana: desinstituzionalizazioa, ekipamenduak eta teknologia". Plan hori Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 22. osagaiaren barruan dago, hots, "Zaintzen ekonomiarako talka-plana eta berdintasun- eta inklusio-politiken indartzea" delakoaren barruan.

Eskubide Sozialetako kontseilariak ekainaren 1ean emandako 134/2022 Foru Aginduaren bidez, dirulaguntza deialdi bat onetsi zen laguntza-produktu teknologikoak eskuratu eta instalatzeko. Produktu horiek zuzenduta daude mendekotasuna duten pertsonen, desgaitasunen bat dutenen eta adinekoen zaintzan, beren etxeetan geratuz gero, laguntzen duten eta zerbitzu horretan diharduten etxeko inguruneko lagunei. Dirulaguntzok honako honi lotuta daude: "Iraupen luzeko laguntzen eta zaintzen plana: desinstituzionalizazioa, ekipamenduak eta teknologia". Plan hori Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 22. osagaiaren barruan dago, hots, "Zaintzen ekonomiarako talka-plana eta berdintasun- eta inklusio-politiken indartzea" delakoaren barruan.

Eskubide Sozialetako kontseilariak otsailaren 9an emandako 34/2023 Foru Aginduaren bidez, Eskubide Sozialetako kontseilariaren ekainaren 1eko 134/2022 Foru Agindua aldatu zen, zeinaren bidez dirulaguntza deialdi bat onetsi baitzen laguntza-produktu teknologikoak eskuratu eta instalatzeko. Produktu horiek zuzenduta daude mendekotasuna duten pertsonen, desgaitasunen bat dutenen eta adinekoen zaintzan, beren etxeetan geratuz gero, laguntzen duten eta zerbitzu horretan diharduten etxeko inguruneko lagunei. Dirulaguntzok honako honi lotuta daude: "Iraupen luzeko laguntzen eta zaintzen plana: desinstituzionalizazioa, ekipamenduak eta teknologia". Plan hori Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 22. osagaiaren barruan dago, hots, "Zaintzen ekonomiarako talka-plana eta berdintasun- eta inklusio-politiken indartzea" delakoaren barruan.

34/2023 Foru Agindu horretan akats bat atzeman denez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru Sektore Publiko Instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 125.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, proposatzen da zuzentzea Eskubide Sozialetako kontseilarian otsailaren 9ko 34/2023 Foru Aginduaren 24. oinarriko bigarren atalean dagoen akats materiala, diruz lagundutako produktuen lagapenari buruzkoa.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru Sektore Publiko Instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen bidez eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Eskubide Sozialetako kontseilariaren otsailaren 9ko 34/2023 Foru Aginduaren 24. oinarrian (diruz lagundutako produktuen lagapenari buruzkoan) atzemandako akatsa zuzentzea. Foru agindu horren bidez, dirulaguntza deialdi bat onetsi zen laguntza-produktu teknologikoak eskuratu eta instalatzeko. Produktu horiek zuzenduta daude mendekotasuna duten pertsonen, desgaitasunen bat dutenen eta adinekoen zaintzan, beren etxeetan geratuz gero, laguntzen duten eta zerbitzu horretan diharduten etxeko inguruneko lagunei. Dirulaguntzok honako honi lotuta daude: "Iraupen luzeko laguntzen eta zaintzen plana: desinstituzionalizazioa, ekipamenduak eta teknologia". Plan hori Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 22. osagaiaren barruan dago, hots, "Zaintzen ekonomiarako talka-plana eta berdintasun- eta inklusio-politiken indartzea" delakoaren barruan.

24. oinarrian, bigarren apartatuan, honako hau dioen tokian:

"Berreskura daitezkeen laguntza-produktu guztiak, eta horiek dirulaguntzaren %100arekin diruz lagundu badira, behin etxean erabili behar ez direnean, Nafarroako Gobernuari laga beharko zaizkio; hala, berrikusi eta higienizatu ondoren, haien erabilera lagako zaie beharrezko dituzten pertsonei. Lagapen-konpromiso hori laguntza emateko ebazpenean agertuko da."

Honako hau behar du:

"Berreskura daitezkeen laguntza-produktu guztiak, eta horiek dirulaguntzaren %100arekin diruz lagundu badira, behin etxean erabili behar ez direnean, Nafarroako Gobernuari lagatzen ahalko zaizkio; hala, berrikusi eta higienizatu ondoren, haien erabilera lagako zaie beharrezko dituzten pertsonei. Lagapen-konpromiso hori laguntza emateko ebazpenean agertuko da."

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka bidezko da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin.

4. Foru agindu hau igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzako Programen eta Dirulaguntzen Kudeaketaren Atalera, Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Ataleko Kontabilitate Zentrora eta Administrazio Aferetarako Bulegora eta Kontu-hartzailetzako Zuzendaritza Nagusiko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren Koordinazioaren eta Kontabilitate Nazionalaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko apirilaren 5ean.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2305677