81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Berriozarko Udalak 2021eko irailaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zen prozedura hastea Berriozarko udal-mugarteko ondasun higiezin guztien udal balorazio txostena berrikusteko.

Berriozarko balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta katastroei buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, kontsulta dezaten, bai eta Berriozarko Udalaren egoitza elektronikoan ere (https://sedeelectronica.berriozar.es/eu/anuncios/exposicion-publica-del-proyecto-de-la-ponencia-de-valoracion/), eta interesdunek egoki iritzitako alegazioak egiten ahalko dituzte.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Berriozarren, 2023ko martxoaren 31n.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2305493