81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Azkoiengo Udalaren 2023ko literatura-lehiaketa. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 686387.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/686387).

Lehena.–Onuradunak: Azkoiengo pertsona fisikoak, bertakoak edo aurreko urtean erroldatuak. Salbuespen gisa, Azkoiengoak ez diren eskatzaileek aurkeztutako proiektuak onartu ahal izanen dira, kasu honetan, baldin eta horien edukiak lotura badu Azkoiengo herriarekin.

Bigarrena.–Xedea: laguntza ekonomikoa ematea argitaratu gabeko liburu bat argitaratzeko, euskarri tradizionalean (papera) edo euskarri magnetiko edo informatikoetan (CD, CD-Rom, multimedia, etab.).

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans).

Laugarrena.–Zenbatekoa: deialdi honetako saria bakarra izanen da, eta gehienez ere edizioaren kostuaren %60 estaliko du, 2.500 euroko mugarekin.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea: 2023ko maiatzaren 5era arte egonen da irekia eskabideak aurkezteko epea.

Azkoienen, 2023ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2305582