81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

1.poligonoko 101., 102., 199., 201., 205. eta 206. lurzatien desafektazioa La Torre alderdian. Jendaurrean jartzea

Murchanteko Udalak, 2023ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, bertaratuek aho batez bozkaturik eta, beraz, udalkideen legezko kopuruaren gehiengo osoa zuela (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluan eskatu bezala), honako hau erabaki zuen:

1. Herri-erabileratik desafektatzea, hasiera batez, 1.poligonoko 101., 102., 199., 201., 205. eta 206. lurzatiak (guztira, 53.431 metro koadro), La Torre alderdian. Helburua da eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak tratatzeko gune bat jartzea, Excavaciones Héctor Villada SL-k sustatuta.

2. Onestea lurzatien desafektazioa arautzen duen baldintza-agiria.

3. Espedientea jendaurrean jartzea iragarki-taulan, 15 egunez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko jotzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen.

4. Aditzera ematea ezen, jendaurreko epean ez bada egiten alegaziorik, ez dela beharrezkoa izanen Udalak beste erabaki bat hartzea, eta espedientea Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalera igorriko dela, behin betiko onets dadin lurzatiak desafektatzea sustatzaileari.

Murchanten, 2023ko martxoaren 31n.–Alkatea, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2305375