81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Deialdia, kultura-elkarteekin lankidetzan aritzeko 2023ko laguntzena, arte eta kultura jarduerak egiteko eta elkarte horiek hornitzeko. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 685590.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/685590).

Deialdi publikoa, Zangozako kultura-elkarteekin lankidetzan aritzeko 2023ko laguntzena, Zangozan arte eta kultura jarduerak egiteko eta elkarte horiek hornitzeko. Laburpena.

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2023ko martxoaren 28an, deialdi hau onetsi zuen: deialdi publikoa, Zangozako kultura-elkarteekin lankidetzan aritzeko 2023ko laguntzena, Zangozan arte eta kultura jarduerak egiteko eta elkarte horiek hornitzeko.

Deialdian parte hartzen ahalko dute 2022ko urtarrilaren 1a baino lehen legez eratutako irabazi-asmorik gabeko elkarteek, baldin eta erregistroan inskribatuta badaude eta egoitza soziala eta fiskala Zangozan badute.

Oinarri hauen xedea da arautzea izapideak eta baldintzak Zangozako kultura-elkarteei dirulaguntzak emateko deialdi publikoaren bidez, betiere aurrekontuak ezartzen dituen mugen barruan, arte eta kultura jarduerak egiteko eta elkarte horiek hornitzeko

Laguntza hauek 2023ko aurrekontuko 1 3331 48208 aplikazioari egotziko zaizkio ("Herriko kultura-taldeentzako deialdia"), eta haien zenbatekoa 12.000 eurokoa izanen da.

Eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Oinarri arautzaileak, hemen: http://www.sangüesa.es.

Zangozan, 2023ko martxoaren 31n.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2305377