81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

Egiturazko aldaketa puntuala Bertizaranako 1. poligonoko 8. lurzatian. Hasierako onespena

Bertizaranako Udalak, 2023ko martxoaren 17an egindako osoko bilkura arruntean hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Bertizaranako Udal Plan Orokorreko egiturazko aldaketa, Narbarteko 1. poligonoko 8. lurzatiaren zati bat (A eta C azpilurzatiak) lurren sailkapena aldatzeko, gorde beharreko lurzoru urbanizaezin izatetik hiri lurzoru finkatua izatera pasatzeko. Hartara, bertan lehendik dagoen eraikina, industria-erabilera batera egokituko litzateke.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zuen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. artikuluan xedatutakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza Departamentura igorriko da, behin betikoz onets dezan, bidezkoa bada.

Bertizaranan, 2023ko martxoaren 17an.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2305524