81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Besterengarritasun-deklarazioa, 2. poligonoko 663-2 lurzatian

Garinoaingo Udalak, 2023ko apirilaren 3an egin osoko bilkura berezian, honako erabakia hau onetsi zuen udalbatzako kideen gehiengo osoz:

Lehena.–Garinoaingo 2. poligonoko 663. lurzatiaren besterengarritasuna deklaratzea, lurzati horretatik 132,00 m² bereizteko, eta trukea egiteko Garinoaingo 2. poligonoko 611. lurzatiak dituen 97,42 m²-ekin. Lurzati hori Promociones Barsat SLren jabetzakoa da.

Bigarrena.–Deklaratzea ez dela beharrezkoa Garinoaingo 2. poligonoko 663. lurzatitik bereizitako 132,00 m²-ko zatiaren jabetza, Udalaren helburuak betetzeko.

Hirugarrena.–Espedienteko trukea arautzeko baldintza-agiria onestea. Agiri horretan jasotzen dira trukeen baldintzak 2. poligonoko 663. lurzatiko azalerari dagokionez (lurzati hori Garinoaingo Udalaren jabetzako ondarea da) eta 2. poligonoko 579. lurzatikoari dagokionez (Garinoaingo Udalaren jabetzako herri-lurra).

Laugarrena.–Alkatetzak izapidetzen segi dezala lehen aipatutako 663-2 lurzatia bereizteko eta trukatzeko espedientea.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Garinoainen, 2023ko apirilaren 3an.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

Iragarkiaren kodea: L2305492