81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZAKO KONTZEJUA

Herri-lurren desafektazioa, 1. poligonoko 105. lurzatian, ondoren trukatzeko

Zabaltzako Kontzejuak, 2023ko otsailaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen herri-lurretako 225,40 m² desafektatzea Zabaltzako 1. poligonoko 105. lurzatian, ondoren trukea egiteko Jesús Baquedano Goicoechearen jabetzako 225,40 m²-rekin, Zabaltzako 1. poligonoko 388. lurzatian.

Espedientean den perituaren dokumentazioan deskribatzen dira lurrak.

Aditzera ematen da, bidezko jotzen diren alegazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean.

Zabaltzan, 2023ko apirilaren 3an.–Kontzejuko burua, Joaquín Galar Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2305485