81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

UE 4.4 urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Alkatetzaren 2023ko otsailaren 14ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen UE 4.4 unitatea urbanizatzeko proiektua, UE 4.4 unitateko Borondatezko Birpartzelaziorako Batzordeak sustatua.

Hasierako onespenaren iragarkia 2023ko 44. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 2an, eta jendaurrean egon den bitartean alegaziorik aurkeztu ez denez, alkatetzaren 2023ko martxoaren 31ko ebazpen baten bidez onetsi da behin betiko UE 4.4 unitatea urbanizatzeko proiektua

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Bargotan, 2023ko martxoaren 31n.–Kudeaketa Batzordeko burua, Cristina Remírez Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L2305403