81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa. A/31/04374 JV/- CHC espedientea

Ur aprobetxamendurako eskaera Beran.

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Luis M.ª Aguirre Aguirre.

Helbidea: Zia auzoa 7, 31780 Bera (Nafarroa).

Ibaiaren edo errekaren izena: Askaerreka.

Eskatutako emaria: 1,09 l/s.

Tokia: Ariztegi.

Udal-mugartea eta probintzia: Bera (Nafarroa).

Erabilera: abeltzaintza.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Iturburuko hargunea 50 x 50 x 50 cm-ko PVCzko kutxatila bat da, gainezkabidea duena. Kutxatila horretatik 25 mm-ko kanpo diametroko polietilenozko hodi bat ateratzen da, gutxi gorabehera 335,00 m-ko luzerakoa, eta 1 m³-ko biltegi ireki bateraino doa. Biltegiak emaria mugatzeko segurtasun-buia du. Erregulazio biltegi horretatik, kontagailu bat duen 25 mm-ko kanpo diametroko polietilenozko hodi baten bidez, hornitzen da 1 m³ inguruko edukiera duen aska bat (bainuontzi bat), segurtasun-buia duena.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Berako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburu pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2023ko apirilaren 4an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2305584