81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Barañaingo eta Iruñeko udalerriei eragiten dien Elizpea parajea batera garatzeko plana. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2023ko martxoaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Barañaingo eta Iruñeko udalerriei eragiten dien Elizpea parajea batera garatzeko plana.

Elizpea parajea batera garatzeko plana jendaurrean jartzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako egunkarietan eta Udal honen egoitza elektronikoan hasierako onarpenaren iragarkia argitaratzen denetik hilabeteko epean. Jendaurreko informazio aldian, edozein pertsonak hiri-jarduketako plan berezia aztertu ahal izango du, eta dagozkion alegazioak aurkeztu. Horretarako, interesdunen esku geratzen da izapidetutako administrazio-espedientea, jendaurrean ikusgai egongo den aldian udal idazkaritzan aztertu ahal izateko.

Barañainen, 2023ko martxoaren 31n.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2305412