81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Borondatezko birpartzelazio-proiektua, UE-Biurrana unitatean. Hasierako onespena

Alkatetzaren 154/2023 Ebazpenaren bidez (2023ko apirilaren 3koa), hasierako onarpena eman zaio Jose Antonio Mugica Goya jaunak eta Marcelino Mugica Goya jaunak sustatutako UE-Biurrana egikaritze-unitatearen borondatezko birpartzelazio-proiektuari.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. eta 74. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean jartzen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, espediente hori interesdunen eskura egongo da udal bulegoetan, egoki iritzitako alegazioak egin ditzaten.

Lesakan, 2023ko apirilarem 4an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2305513