81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Gora jotzeko errekurtsoa ebazpen baten aurka, zeinaren bidez ebazten baitira C mailako zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua (lorategietan aritzekoa) aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda bat eratzeko oposizioko probari dagozkion alegazioak

Alkatearen 2022ko urriaren 10eko ebazpen baten bidez, deialdi bat onetsi zen C mailako zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua (lorategietan aritzekoa) aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda bat eratzeko, Berriozarko Udalean jarduteko. Prozesu horretan, Javier Latasa Apezteguiak gora jotzeko errekurtsoa jarri du alegazioen gaineko ebazpenaren aurka (2023ko martxoaren 8an argitaratu zen).

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Euskal Herria plaza, 1, Berriozar) edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Berriozarren, 2023ko apirilaren 11n.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2305691