81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Aldatzea 2022. urteko lan publikoaren eskaintza partziala (1), Estatuaren 2022rako Aurrekontu Orokorrei buruzko 22/2021 Legean aurreikusitako ordezte-tasari buruzkoa

Zizur Nagusiko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2023ko apirilaren 5eko bilkuran, erabaki zuen aldatzea 2022rako lan publikoaren eskaintza partziala (1), Estatuaren 2022rako Aurrekontu Orokorrei buruzko 22/2021 Legean aurreikusitako ordezte-tasari buruzkoa, honela:

ERABAKITZEN DA:

1. Indarrean dagoen lan publikoaren eskaintzaren aldaketa onestea. Hala, jarraian azaltzen den bezala geldituko da.

Herritarren Segurtasunaren eta Babesaren Arloa: eskaini eta deitu dira agentearen lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 37025, 37026, 37027 eta 37028 zenbakiak dituztenak. Deialdia zabaldu, eta beste bi lanpostu hauek eskaintzen dira: 37005 zenbakiduna (euskarazko B2 hizkuntza-eskakizunarekin) eta 37015 zenbakiduna.

2. Lan publikoaren eskaintzan erabakitako aldaketa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Udalak langileen arloan dauzkan aurreikuspenak herritarrei jakinarazteko.

Zizur Nagusian, 2023ko apirilaren 11n.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2305671