81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Deialdia, kultura elkarteei dirulaguntzak emateko 2023an. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 686375.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/686375).

Lehena.–Onuradunak: Azkoiengo kultura elkarteak.

Bigarrena.–Xedea: laguntza ekonomikoa ematea Azkoiengo kultura elkarteei, zerbitzuak eman edo jarduerak egiteagatik, tokiko eskumenari esleitutakoak laguntzen edo ordezten badituzte.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans).

Laugarrena.–Zenbatekoa: deialdiaren zenbatekoa 6.000 eurokoa izanen da.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea: eskaera aurkezten ahalko dira 2023ko maiatzaren 5eko 19:00ak arte.

Azkoienen, 2023ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2305581