81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Aldaketa puntuala Udal Plan Orokorreko determinazio egituratzaileetan, 2. poligonoko 366., 371., 489., 666. eta 773. lurzatiei dagokienez. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2023ko martxoaren 30ean egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–Hasiera batez onestea Oltza Zendeako Udal Plan Orokorreko determinazio egituratzaileen aldaketa puntuala, Arazuriko 4. sektorean (2. poligonoko 366., 371., 489., 666. eta 773. lurzatiak). Aldaketa Jesús María Murillo Erburuk sustatu du, eta Pablo Basterra Ederra eta Raúl Roncal Ventura arkitektoek idatzi dute.

Bigarrena.–Udal Plan Orokorra aldatzeko espediente osoa jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean plazaratzen diren egunkarietan argitaratuta, hirigintzako eta ingurumeneko araudi aplikagarria bete beharrez.

Hirugarrena.–Jendaurrean jartzearekin batera, txostenak jasotzea ukitutako kontzejuetatik eta Iruñerriko Mankomunitatetik –udalerri hau bertako kide baita–, planeamenduaren aldaketak ukitutako udal zerbitzu mankomunatuen gainean.

Orobat, hasiera batean onetsitako Udal Plan Orokorraren aldaketa igortzea lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloan eskumena duen departamentura, aldaketak ukitutako Nafarroako Gobernuko departamentuen txostenak jaso ditzan haien eskumeneko gaiei buruz, eta txosten orokorra egin dezan, haien ohartarazpen sektorialak bilduz.

Laugarrena.–Alkateari ahalmena ematea, erabaki hau egokiro betearazteko behar diren jarduketa guztiak gauzatzeko behar den guztia egin dezan.

Oltza zendean, 2023ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2305628