81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

46. poligonoko 432., 443., 593., 592., 445., 444. eta 446 lurzatien desafektazioa, ondoren hondakinak tratatzeko zentroa jar dadin lagatzeko

Tuterako Udalak, 2023ko martxoaren 27ko osoko bilkuran, erabaki zuen onestea 46. poligonoko 432., 443., 593., 592., 445., 444. eta 446 lurzatien desafektazioa (guztira, 595.391,81 metro koadro), ondoren Erriberako Mankomunitateari lagatzeko, han jar dezan hondakinen zabortegi kontrolatua.

Aipatu desafektazioak Nafarroako Gobernuaren behin betiko onespena izan beharko du, eta hark ezarritako baldintzak bete beharko ditu.

Orobat, onetsi zen hondakinak tratatzeko zentrorako erabilera-lagapena arautzeko baldintzen agiria.

Desafektazioaren eta erabilera lagatzearen espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, ukitutakoek alegazioak jartzeko aukera izan dezaten. Halakorik aurkezten ez bada, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio onets dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz.

Jendaurrean egon bitartean, interesdunek erabakiaren testu osoa eta horrekin zerikusia duten agiriak ikus ditzakete Tuterako Udaleko Hiri Garapen Jasangarriko Alorrean (Nekazaritzako unitate administratiboa), aurretiko hitzordua eskatuta posta bidez (montes@tudela.es).

Erabaki hau izapide egintza da, eta ezin da beronen aurkako errekurtsorik aurkeztu.

Tuteran, 2023ko martxoaren 31n.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2305459