81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

2016-P-385 Ur publikoen aprobetxamendua aldatzea, Deierrin

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2022ko maiatzaren 27an emandako ebazpenaren bidez, Nafarroako Gobernuari (Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua - Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzua) onartu zitzaion ur publikoen aprobetxamenduaren emakidaren aldaketa. Ur horien jatorria Arakil ibaiaren eskuineko ertzeko zundaketa batean dago (017 | Urbasa mendia lur azpiko ur masa, Urbasako benta, Deierri, Nafarroa), zeina Uren Erregistroko A ataleko 13. liburuko 026. orrian inskribaturik baitago. Aldaketa horren ondorioz, hargunea eta emaria aldatzen dira, halako moduz non aldatutako aprobetxamenduak hargune berri bat izanen baitu, eta 0,222 l/s-ko emari etengabea kontsumo handieneko hilean (abuztua). Ur aprobetxamenduaren baldintzak jatorrizko aprobetxamenduarenak dira, aplikatzekoak direnak edo honen baldintzen kontrakoak ez badira, hauek lehentasuna izanen baitute aurrekoen gainetik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2022ko abuztuaren 9an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: 2304746