81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, dirulaguntzak emateko, 2023an sentsibilizazio jarduketa puntualak egin daitezen. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 685633.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/685633).

Deialdi honen xedea da kofinantzatzea GGKE interesdunek 2023an Iruñean eginen dituzten sentsibilizazio ekintza puntualak, hala biztanleriari, oro har, nola talde jakinei zuzenduak.

Iruñean, 2023ko martxoaren 23an.–Zinegotzi ordezkaria, María Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2305379