81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

Herri-lurren desafektazioa, 2. poligonoko 44. eta 400. lurzatietan. Hasierako onespena

Aranoko Udalak, 2023ko martxoaren 30ean eginiko osoko bilkuran, legezko quorumarekin erabaki zuen:

1.–Hasiera batez onestea 2. poligonoko 44. partzelako 3.241,50 metro karraturen eta 2. poligonoko 400. partzelako 60,50 metro karraturen (Martzeneako bordako bordak okupatzen dituenak) desafektazioa, ondoren Javier Legarreta Ansa jaunaren jabetzapeko 8.254,41 metro karratu dituen 1. poligonoko 113. lurzatiarekin trukea egiteko.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hilabeteko epean, argitaratzen denetik, interesatuek egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten,

Erabakia behin betikoa izan ondoren, Nafarroako Gobernuko Nekazaritza Departamentura igorriko da dokumentazioa eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduko 144. artikuluak aipatzen dituen gainerakoak, Nafarroako Gobernuak deklarazio publikoa edo soziala deklaratu eta onetsi dezan.

Aranon, 2023ko martxoaren 31n.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.

Iragarkiaren kodea: L2305568