81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1165/2023 EBAZPENA, martxoren 29koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara Javier Villar Céspedes jaunak jarri duen eta 109/2023 prozedura arruntean gauzatu den administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea.

Javier Villar Céspedes jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren urtarrilaren 24ko 22E/2023 Foru Aginduaren aurka. Foru agindu horren bidez ezetsi egin zen Javier Villar Céspedes jaunak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 14ko 2370/2022 Ebazpenaren kontra aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko B mailako lanpostu batzuetan gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduren deialdiak, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, sala horrek eskatu du igor diezaiotela administrazio espedientea, eta epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea Javier Villar Céspedes jaunak jarri duen eta 109/2023 prozedura arruntean gauzatu den administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta Javier Villar Céspedes jaunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko martxoaren 29an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2305134