81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Deialdia, saltokietan, ostalaritzan eta zerbitzuetan kontsumoa bultzatzeko deskontu-bonuen 2023ko kanpainarena. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 686601.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/686601).

Tokiko Gobernu Batzarraren 2023ko martxoaren 28ko erabakiaren bidez, onetsi dira deialdi honen oinarriak: deialdi publikoa, Zangozako saltokietan, ostalaritzan eta zerbitzuetan kontsumoa bultzatzeko deskontu-bonuen 2023ko kanpainarena.

Erosketetan deialdi honetako bonoak onartzen ahalko dituzte Zangozan jarduten duten titularrek, baldin eta deialdiaren oinarrian adierazitako baldintzak betetzen badituzte.

Oinarri hauen xedea da arautzea zer izapide egin eta zer baldintza bete behar dituzten onuradunek beren establezimenduetan erosketa-bonuak onartu ahal izateko, aurrekontuak ezartzen dituen mugen barruan betiere.

Laguntza hauek 2023ko aurrekontuko 1 43200 47001 aplikazioari egotziko zaizkio ("Herriko merkataritza suspertzeko bonuak), eta haien zenbatekoa 20.000 eurokoa izanen da.

Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Oinarri arautzaileak, hemen: http://www.sangüesa.es.

Zangozan, 2023ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2305656