81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Hiri jarduketako plan berezia herri zaharreko RF lurzatian (1. poligonoko 239. lurzatia). Hasierako onespena

Alkatetzak, 2023ko martxoaren 27an emandako 338/2023 Ebazpenaren bidez, Herri zaharreko RF lurzatia (1. poligonoko 239. lurzatia) hiri jarduketako plan berezia onartu zuen hasiera batean, Alrucea Promociones Inmobililarias SLUk sustatua, zenbait zehaztapen betetzearen baldintzapean.

Hiri jarduketarako plan berezia eta ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua jendaurrean jartzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako egunkarietan eta Udal honen egoitza elektronikoan hasierako onarpenaren iragarkia argitaratzen denetik hilabeteko epean. Jendaurreko informazio aldian, edozein pertsonak hiri-jarduketako plan berezia aztertu ahal izango du, eta dagozkion alegazioak aurkeztu. Horretarako, interesdunen esku geratzen da izapidetutako administrazio-espedientea, jendaurrean ikusgai egongo den aldian udal idazkaritzan aztertu ahal izateko.

Barañainen, 2023ko martxoaren 28an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2305081