81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Jabari publikoko ondasunaren kalifikazio juridikoa aldatzea eta haren desafektazioa Larrandia pasealekuko 1 zenbakian. Behin betiko onespena

Larrandia pasealekuko 1 zenbakian sortutako lurzatiaren kalifikazio juridikoa aldatzeko hasierako onespenaren iragarkia argitara eman zen 2023ko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 9an, bai eta iragarki-taulan ere, eta ez da aurkeztu haren aurkako alegaziorik. Hortaz, Garesko Udalak, 2023ko martxoaren 23an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi du espediente hori. Espedientearen helburua da, hain zuzen, lurzatiaren kalifikazioa aldatzea eta erabilera publikokoa izatetik ondare-erabilerakoa izatera pasatzea, ondoren errentan emateko energia-komunitate bati, ibilgailu elektrikoak kargatzeko bi zutoin jarri nahi ditu eta.

Garesen, 2023ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2305558