81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

1. poligonoko 797. eta 837. herri-lurzatien desafektazioa. Hasierako onespena

Carcarko Udalak, 2023ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 35,39 m2 desafektatzea 1. poligonoko 797. eta 837. herri-lurzatietan, bat etorriz espedientean dagoen dokumentazio grafikoarekin. Orobat, dagokion baldintza-agiria onetsi zuen. Helburua da zortasun elektrikorako karga eratzea Sergio Sádaba Tomásen alde, behe-tentsioko linea elektrikoa jar dezan Carcarko 1. poligonoko 436. lurzatian dagoen biltegirako.

Espedientea jendaurrean egonen da, hilabetez, aldez aurretik iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, aipatutako epearen barrenean alegazioak edo erreklamazioak aurkeztu ahal daitezen.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bihurtuko da alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez bada. Kasu horretan espedientea Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalera igorriko da, Nafarroako Gobernuak onets dezan.

Carcarren, 2023ko martxoaren 3an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L2305468