81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Udalaren Hirigintza Planeko egiturazko aldaketa. Hasierako onespena

Untzueko Udalak, 2023ko apirilaren 4ko bilkura berezian, hasiera batez onetsi du Udalaren Hirigintza Planean egiturazko aldaketa egiteko proiektua, Red Eléctrica España SAk izapidetuta, eta espedienteko zehaztapenei jarraikiz. Haren bidez, "ingurumen balioko lurzoru urbanizaezina: lehorreko alorrek eta sastrakadi mediterraneoak osatutako mosaikoa" azpikategoriako lurretako erabilera baimenduak edo baimengarriak aldatzen dira. Lur horiek, hain zuzen, Untzueko Udal Planaren 69. artikuluko B) azpikategorian daude araututa.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 71 eta 77 artikuluekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Epe horretan interesdun orok aztertzen ahalko du udal bulegoetan, eta aurkezten ahalko ditu egoki iritzitako alegazioak. Halaber, interesdunen eskura egonen da udal honen egoitza elektronikoan (https://unzue.sedelectronica.es/info.0).

Untzuen, 2023ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Juan María de la Fuente Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L2305579