81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzailea, etorkizunean Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriek ukitzen ahal dituzten lurretan. Hasierako onespena

Murchanteko Udalak, 2023ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran,

ERABAKI ZUEN:

1. Hasiera batez onestea Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzailea, etorkizunean Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriek ukitzen ahal dituzten lurrei dagokienez.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarkia argitaratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean plazaratzen diren egunkarietan.

3. Jendaurrean jartzearekin batera, proiektua Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari igorriko zaio, txosten orokorra eman dezan, Nafarroako Gobernuko departamentuen gogoeta sektorialekin.

Murchanten, 2023ko martxoaren 31n.–Alkatea, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2305374