81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, dirulaguntzak emateko, 2023an laguntza humanitarioko eta larrialdietako proiektuak egin daitezen. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 685623.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/685623).

Ekintza humanitarioak barne hartzen ditu hondamendien biktimei laguntza eta babesa emateko ekintzak, hondamendien arrazoia fisikoa edo klimatikoa izan nahiz gizakien ekintzen ondorio izan, bai eta indarkeria orokorraren eta gatazka armatuen ondorioak pairatzen dituzten biktimei ere, barne direla biztanleria-lekualdatze behartuak. Horren barnean sartzen da premiaz bidaltzea oinarrizko ondasun eta zerbitzuak –hala materialak nola pertsonalak– kaltetutako pertsonei laguntzeko eta haiek babesteko, bai eta hondamendiak prebenitzeko eta haietarako prestatzeko ekintzak ere, kaltetutako pertsonen biziraupena bermatzeko eta haien sufrimendua arintzeko.

Iruñean, 2023ko martxoaren 29an.–Zinegotzi ordezkaria, María Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2305378