81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, B mailako lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua merezimendu-lehiaketaren bidez egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.

Alkatearen 2023ko martxoaren 29ko 628/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi da B mailako lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua merezimendu-lehiaketaren bidez egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera.

Alkatearen 2022ko maiatzaren 23ko 1120 Ebazpenaren bidez onetsi zen 2022rako lan publikoaren eskaintza, aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuak eta deialdi bereziak ezartzen dituena, abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa). Aipatu ebazpena 2022ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 26an.

Osoko Bilkurak 2022ko urriaren 27an hartutako erabaki baten bidez, toki erakunde hau partez atxikitzen zaio uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen II. tituluan jasotako erregulazioari (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira egonkortze-prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze-prozesuak Nafarroako administrazio publikoetan gauzatzeko neurriei buruzko uztailaren 1eko 9/2022 Foru Legearen 10.1 artikuluak ezartzen duenez, egonkortzeko lan publikoaren eskaintzan sartutako lanpostuak barne mugikortasuneko prozedura batean eskainiko dira, lekualdatze-lehiaketa bidez, eta bertan parte hartzen ahalko dute deialdiaren xede den lanpostu berean izendapena duten langile finkoek.

Horiek horrela, eta baliatuz apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),

EBAZTEN DUT:

1.–Deialdi bat onestea, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez bete daitezen I. eranskineko B mailako lanpostu hutsak (Deialdiko ezaugarrien taula).

2.–Onestea lekualdatze-lehiaketa arautuko duten oinarriak eta ezaugarrien taulak; ebazpen honen eranskinean jasota daude.

3.–Ebazpen hau, deialdia, oinarriak eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan argitaratzea.

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea eta aplikatzekoa den araudia.

1.1. Deialdi honen xedea da merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzea I. eranskineko lanpostu hutsak (Deialdiko ezaugarrien taula), egonkortze prozesuen barnean; hain zuzen ere, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen babespean egiten diren prozesuen barnean (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan).

1.2. I. eranskinean (Deialdiaren ezaugarri espezifikoen taula) zehazten dira honako hauek: lanpostu kopurua, maila-betekizunak, lanpostua, titulazioa, destinoa, funtzionarioen edo lan-kontratudunen araubidea, lanaldi osoa edo partziala, hizkuntza bat jakin beharra eta gainerako ezaugarriak.

1.3. Prozedura hau gauzatzeko, honako hauetan xedatutakoa beteko da: 20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa; 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz; 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; 113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duena; 7/1985 Foru Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriei buruzkoa; azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 10. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako administrazio publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua), aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.

2.–Deialdiko lanpostuak.

2.1. Lanpostuak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdi honetan sartzen dira, hasiera batean, I. eranskineko (deialdiko ezaugarrien taula) lanpostu hutsak eta lehiaketan lanpostu bat lortzen dutenek hutsik uzten dituzten lanpostuak, baldin badira Tuterako Udalaren, haren erakunde autonomoen eta mendeko entitateen plantilla organikokoak. Dena den, izangaiek lekualdatze-lehiaketan beste lanpostu bat lortu ondoren uzten dituzten lanpostu hutsak ez dira eskainiko bete beharrekoak ez badira, dela "iraungitzeko" lanpostuak direlako, dela titularrek nahiz ordezkoek benetan betetzen ez dituztelako.

2.2. Tuterako Udalaren, haren erakunde autonomoen eta mendeko entitateen lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartzen duten langileei ez zaie aldatuko lehiaketan parte hartu aurretik zuten araubide juridikoa.

2.3. Halaber, aipatutako lanpostuak deialditik kanpo uzten ahalko dira honako arrazoi hauengatik: birkokatze prozesuen eraginagatik, jarduneko zerbitzura itzultzen direnei esleitzeagatik edo burutza uzten duten langile finkoei esleitzeagatik, edo antolamenduan ezarritako beste edozein arrazoirengatik.

2.4. Behar diren hautaprobak gainditu eta Nafarroako Administrazio Publikoetatik edozeinetan sartu zirenek, 2009ko urtarrilaren 1aren ondoren sartu ere, euskara edo Europar Batasuneko hizkuntzaren bat jakin beharra duten lanpostuetan, soilik parte hartzen ahal dute hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten lanpostu hutsak betetzeko deialdietan. Aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari betekizun hori ezarrita ez zeukan lanpostu bat eskuratzeko.

3.–Betekizunak.

3.1. Lekualdatze-lehiaketan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Tuterako Udalaren, haren erakunde autonomoen eta mendeko entitateen lan-kontratudun finko izatea, egoera administratiboa edozein dela ere.

b) Deialdiaren xede den lanpostu mota bererako izendatua izatea.

c) Baldin hala ezartzen badu I. eranskinak (deialdiko ezaugarrien taula), eta jarraikiz ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoari (lege horrek hizpide du haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean babestea), adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko betekizuna da epai irmo baten bidez kondenatua ez egotea sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere. Betekizun hori betetzen dela frogatuko da Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatibo baten bidez; erregistro hori arautu zen abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bitartez.

d) Baldin hala ezarrita badago I. eranskinean (deialdiko ezaugarrien taula), eskuratu nahi izanez gero hizkuntza ofizial bat jakin beharra duen lanpostu bat, eduki beharko da lanpostuari ezarritako hizkuntzaren maila frogatzen duen titulua edo ziurtagiria, jarraikiz Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuari; zehazki, eduki beharko da Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean aipatzen diren titulu edo ziurtagirietako bat (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa.

e) Behar denean, bete beharko dira eskuratu nahi den lanposturako ezarritako gainerako betekizunak (ezaugarrien taulan zehazten dira).

3.2. Betekizun horiek bete beharko dira parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta lanpostuaren jabetza hartu arte.

3.3. Tuterako Udalaren eta haren erakunde autonomoen eta mendeko entitateen plantillako langileak, baldin lanpostu-erreserbarik gabeko eszedentzia egoeran badaude, jardunera itzultzen ahalko dira lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartuz.

3.4. Jardunean ez beste egoera batean daudenek frogatu beharko dute deialdi honetako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean jardunean hasteko legezko eta erregelamenduzko baldintzak betetzen dituztela.

3.5. Deialdiko mota bereko lanpostu huts bati atxikita behin-behinekoz itzuli direnek nahitaez aurkeztu beharko dute lekualdatze-lehiaketa honetara, behin betiko destinoa esleitzeko, eta ezin izanen diote destino horri uko egin.

4.–Eskabidea, aurkezteko epea eta aurkezteko modua.

4.1. Izena ematea eta eskabideak aurkeztea.

4.1.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, Tuterako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (sede.tudela.es), "Trámites destacados-Empleo Público" deritzon atalean, deialdi bakoitzaren aipamenean sartuta.

Eskabideak deialdiaren II. eranskinean argitaratutako ereduaren araberakoak izanen dira, eta, horietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela.

4.1.2. Lehiatzaileek ez dituzte aurkeztu beharko Tuterako Udalak, haren erakunde autonomoek eta mendeko erakundeek aitortutako zerbitzuei lotutako merezimenduak: horiek zuzenean erantsiko dira izangai bakoitzaren espedientera, eta epaimahaiaren esku utziko dira, baloratu ditzan.

4.1.3. Tuterako Udalak ez die interesdunei eskatuko aurretik aurkeztu duten datu edo dokumenturik. Hala bada, interesdunak adierazi beharko du zer unetan eta zer administrazio organoren aurrean aurkeztu zituen aipatu agiriak.

4.2. Aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 10 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

5.–Izangai onartu eta baztertuen zerrenda.

5.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko da, eta aginduko da argitara dadila Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan, dagokion deialdiaren aipamenean, ohartaraziz izangaiek erreklamazioak aurkezten ahalko dituztela 3 egun naturaleko epean, telematikoki, eta, behar izanez gero, akatsak zuzentzen ahalko dituztela.

5.2. Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, organo eskudunak administrazio-egintza bat emanen du, lehiaketa hutsik gelditu dela deklaratzeko. Administrazio-egintza hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta dagokion deialdiaren aipamenean argitaratu beharko da, Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan.

5.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta horiek ebatzi ondoren, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsiko da, eta aginduko da argitara dadila Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan, dagokion deialdiaren aipamenean.

Baztertutako izangairik ez badago, zuzenean onetsiko da onartuen behin betiko zerrenda, eta argitaratuko da Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan, dagokion deialdiaren aipamenean.

5.4. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozesua gainditu ondoren, baldin izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

6.–Kalifikazio epaimahaia.

6.1. Deialdi honen I. eranskineko 2. puntuan dago ezarrita kalifikazio epaimahaien osaera.

6.2. Epaimahaia eratu beharko da lekualdatze-lehiaketaren balorazioa egin aurretik.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, baldin bertan ez badago kideen gehiengo osoa gutxienez.

Kide anitzeko organo horren eraketak eta jarduketek balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek.

6.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

6.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.

6.5. Onartuen behin betiko zerrendan izangai bakarra badago, deialdia egin duen organoak deialdi honen 9. oinarria aplikatuko du zuzenean. Beraz, ez da beharrezkoa izanen epaimahaia eratzea, ezta jardutea ere.

7.–Merezimenduen kalifikazioa.

7.1. Epaimahaiak merezimenduak baloratuko ditu.

7.2. Baloratzeko merezimendu bakarra izanen dira administrazio publikoetan egindako zerbitzuak, eta puntu 1 emanen da urteko, kontuan hartuta Tuterako Udalak, haren erakunde autonomoek eta mendeko entitateek aitortutako antzinatasuna, deialdia argitaratzen den egunean. Hala, benetan emandako zerbitzutzat hartzen dira administrazio publikoen arloan emandakoak, nahiz administrazio-kontratuaren araubidean, nahiz lan-araubidean (aldi baterakoa zein finkoa), nahiz funtzionario gisa.

Urteen kopurua osoa ez bada, emanen da zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa.

7.3. Langile publikoa egon bada zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian, edo aritu bada unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan, aldi horietako zerbitzuak kontatuko dira egoera horietan sartzean zeukan lanpostuan aritu balitz bezala.

7.4. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

7.5. Lehiakideak puntuetan berdindurik baldin badaude, ebatziko da Tuterako Udalean, haren erakunde autonomoetan eta mendeko entitateetan zerbitzu ematen denbora gehien daramanaren alde. Berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak horretarako berariaz eginen duen zozketa bakar baten bidez erabakiko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

8.–Izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa.

8.1. Epaimahaiak lehiakide guztien merezimenduak kalifikatuko ditu eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko du, deialdiaren aipamenean, "Trámites destacados-Empleo Público" atalean.

8.2. Izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute, zerrenda horiek argitaratzen direnetik, bidezko alegazioak aurkezteko. Alegazioak modu telematikoan eginen dira, Tuterako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez, "aportación de documentación a expedientes en trámite" deritzon aukera baliatuta.

8.3. Aurkeztutako alegazioak ebatzirik, kalifikazio epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan, deialdiaren aipamenean, merezimenduen behin betiko balorazioa.

9.–Lanpostu hutsak hautatzea.

9.1. Honela aukeratuko dira lanpostu hutsak:

a) Lanpostuak aukeratu aurretik, parte-hartzaileen eskura jarriko da aukeran dauden lanpostuen zerrenda, bai hasieran iragarritako lanpostuenak, bai lekualdatzearen ondoriozko lanpostuenak. Informazio hori argitaratuko da Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan, deialdiaren aipamenean, "Trámites destacados-Empleo Público" atalean.

b) Parte-hartzaileek modu telematikoan aukeratuko dute lanpostua, 5 egun naturaleko epean, baremoaren behin betiko emaitza argitaratu eta biharamunetik aurrera, "aportación de documentación a expedientes en trámite" aukera baliatuta. Horretarako, lehentasun-ordenaren arabera zerrendatu beharko dituzte nahi dituzten lanpostuak, bai hasierakoak bai erresultagatik sor daitezkeenak, horretarako prestatutako ereduan. Eredu hori izangaien eskura jarriko da Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan, deialdiaren aipamenean.

c) Organo deitzaileak puntuazio ordenari eta ezarri diren gainerako irizpideei jarraikiz eginen du lanpostuak hautatu eta esleitzeko egintza.

d) Deialdia egin duen toki-erakundearen web-orrian argitaratuko da hautaketaren emaitzaren informazioa.

9.2. Lanpostu huts bat hautatzeak berekin dakar izangaiak esleitzen zaion lanpostua berariaz onartzea, eta ezin izanen dio uko egin.

9.3. Aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatutako epean lanpostua aukeratzen ez duenak galdu eginen ditu lehiaketaren xede diren lanpostuetan aritzeko eskubide guztiak.

10.–Lanpostuak esleitzea eta betetzea.

10.1. Lehiakideei ebazpen bidez esleituko zaizkie lanpostuak, lanpostu hutsak hautatu ondotik, prozesuaren ondoriozko lehentasun hurrenkeraren arabera. Ebazpen horretan ezarriko da noiz laneratuko diren; egun berean laneratuko dira denak. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Izendapena egin aurretik, lehiakideek deialdian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatuko da. Tuterako Udalean egiaztatzen ez bada baldintzaren bat betetzen dela, dagokion dokumentazioa aurkezteko eskatuko zaio interesdunari. Egiaztatzen ez bada deialdian eskatutako baldintzaren bat betetzen dela, izangaia ezin izanen da izendatu.

10.2. Egonkortze prozeduretan lanpostuak esleitu aurretik formalizatuko da lanpostuak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozeduren ebazpena.

11.–Datuen babesa.

11.1. Datu horien erabileraren arduraduna Castejongo Udala da.

11.2. Datuak babesteko ordezkaria Francisco Javier Monreal Arnal da, Tuterako Udaleko Zuzenbidean lizentziatua.

11.3. Helburua: lekualdatze-lehiaketa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.

11.4. Oinarri juridikoak: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, eta uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legea, hizpide dituena egonkortze prozesuak gauzatzeko neurriak.

11.5. Datuak gordeko diren denbora: datuak aipatu helburua betetzeko behar den denboran gordeko dira, eta biltegiraturik edukiko dira toki erakundeak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan dezakeen bitartean. Bestalde, bete beharko dira apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak (Artxiboei eta Dokumentuei buruzko Foru Legea).

11.6. Datuen hartzaileak: datuak epaileei nahiz auzitegiei lagatzen ahalko zaizkie, indarreko legeria betez, eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan emanen dira argitara, deialdian adierazi bezala.

11.7. Eskubideak: interesdunek eskubidea dute beren datuak ikusteko, haiek zuzentzeko (akatsik baldin badago), bai eta ezerezteko ere, helbide honetara joz: dpd@tudela.es

11.8. Halaber, interesdunek erreklamazioa aurkezten ahal dute Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, eskaera-idazki bat bidaliz haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001, Madril), edo egoitza elektroniko honetara: www.agpd.es.

12.–Errekurtsoak.

12.1. Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondotik.

12.2. Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Tuterako Udaleko alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Zer aldizkaritan argitaratu zen deialdiaren onespena:

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2022/231/26

I. eranskina.–Ezaugarrien taula eta kalifikazio epaimahaiak.

II. eranskina.–Lekualdatze-lehiaketan parte hartzeko eskabide eredua.

https://sede.tudela.es/sta/CarpetaPublic/doEvent?APP_CODE=STA&PAGE_CODE=PTS2_EMPLEO&DETALLE=3223607730987324406002

Tuteran, 2023ko martxoaren 31n.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

I. ERANSKINA

Honako deialdi honen ezaugarrien taula: lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoari jarraikiz (Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien Legea).

DEIALDIA EGITEN DUEN TOKI ERAKUNDEA

TUTERAKO UDALA

1.–Lanpostuen identifikazioa.

LANPOSTUAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN*

DEIALDIAREN XEDE DEN LANPOSTUAREN IZENA

MAILA

ARAUBIDE JURIDIKOA

LANALDIA

DESTINOA

BEHAR DEN TITULAZIOA

NAHITAEZKO HIZKUNTZAK

BESTE BETEKIZUN BATZUK

0813B11701

"Lourdes" 0-3 haur-eskolako zuzendaria

B

funtzionarioa

osoa

"Lourdes" 0-3 urte bitarteko haur-hezkuntzako eskola elebiduna

Haur Hezkuntzako maisu-maistraren gradua, maisu-maistraren titulua Haur Hezkuntzako espezialitatean

Ingelesa: B1 maila.

Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak emandako ziurtagiri negatiboa.

0613B08303

Pianoko eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzailea

B

funtzionarioa

osoa

Pianoko erdi mailako titulua (66 plana) edo Musikako titulu profesionala pianoko espezialitatean.

Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak emandako ziurtagiri negatiboa.

0713B08305

Pianoko eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzailea

B

lan kontratuduna

osoa

Pianoko erdi mailako titulua (66 plana) edo Musikako titulu profesionala pianoko espezialitatean.

Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak emandako ziurtagiri negatiboa.

2213B08102

Gitarrako eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzailea

B

lan kontratuduna

partziala

Gitarrako erdi mailako titulua (66 plana) edo Musikako titulu profesionala gitarrako espezialitatean

Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak emandako ziurtagiri negatiboa.

2213B08902

Biolineko eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzailea

B

lan kontratuduna

partziala

Biolineko erdi mailako titulua (66 plana) edo Musikako titulu profesionala biolineko espezialitatean.

Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak emandako ziurtagiri negatiboa.

2.–Kalifikazio epaimahaia.

LANPOSTUAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN*

DEIALDIAREN XEDE DEN LANPOSTUAREN IZENA

EPAIMAHAIBURUA

EPAIMAHAIKIDEA

IDAZKARITZA

0813B11701

"Lourdes" 0-3 haur-eskolako zuzendaria

Titularra: Anichu Agüera Angulo, Tuterako Udaleko zinegotzia

Ordezkoa: Martín López Villacastín, Tuterako Udaleko zinegotzia.

Titularra: Ana José Martínez Navarro, Langileen Batzordeak izendaturiko ordezkaria.

Ordezkoa: Mikel Ciordia Osta, Langileen Batzordeak izendaturiko ordezkaria

Titularra: Miriam Mendoza Jiménez, Giza Baliabideetako goi mailako teknikaria

Ordezkoa: Ana Carmen Gárate Martínez, Giza Baliabideetako erdi mailako teknikaria

0613B08303 0713B08305

Pianoko eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzailea

Titularra: Pedro González Felipe, Tuterako Udaleko zinegotzia

Ordezkoa: Martín López Villacastín, Tuterako Udaleko zinegotzia.

Titularra: José Miguel Catalán Ayuso, Langileen Batzordeak izendatutako ordezkaria

Ordezkoa: Mikel Ciordia Osta, Langileen Batzordeak izendaturiko ordezkaria

Titularra: Raquel Cuartero Zardoya, Fernando Remacha eskola-kontserbatorioko ikasketaburua

Ordezkoa: Diego Ramírez Parra, Fernando Remacha eskola-kontserbatorioko zuzendaria

2213B08102

Gitarrako eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzailea

Titularra: Pedro González Felipe, Tuterako Udaleko zinegotzia

Ordezkoa: Martín López Villacastín, Tuterako Udaleko zinegotzia

Titularra: Ana José Martínez Navarro, Langileen Batzordeak izendaturiko ordezkaria.

Ordezkoa: Mikel Ciordia Osta, Langileen Batzordeak izendaturiko ordezkaria

Titularra: Diego Ramírez Parra, Fernando Remacha eskola-kontserbatorioko zuzendaria

Ordezkoa: Raquel Cuartero Zardoya, Fernando Remacha eskola-kontserbatorioko ikasketaburua

2213B08902

Biolineko eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzailea

Titularra: Pedro González Felipe, Tuterako Udaleko zinegotzia

Ordezkoa: Martín López Villacastín, Tuterako Udaleko zinegotzia

Titularra: Ana José Martínez Navarro, Langileen Batzordeak izendaturiko ordezkaria.

Ordezkoa: Mikel Ciordia Osta, Langileen Batzordeak izendaturiko ordezkaria

Titularra: Raquel Cuartero Zardoya, Fernando Remacha eskola-kontserbatorioko ikasketaburua

Ordezkoa: Diego Ramírez Parra, Fernando Remacha eskola-kontserbatorioko zuzendaria

Tuteran, 2023ko martxoaren 31n.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2305537