81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1164/2023 EBAZPENA, martxoren 29koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara Miguel Senosiáin Imízcoz jaunak jarri duen eta 104/2023 prozedura arruntean gauzatu den administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea.

Miguel Senosiáin Imízcoz jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 28ko 589E/2022 Ebazpenaren kontra. Ebazpen horren bidez ezetsi egin zen Miguel Senosiáin Imízcoz jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorretako ehun eta berrogeita hamazazpi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren kalifikazio epaimahaiak, 2022ko maiatzaren 8an egindako probaren behin betiko emaitzak onesteko, hartutako erabakiaren aurkakoa. Deialdi hori Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 15eko 768/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, sala horrek eskatu du igor diezaiotela administrazio espedientea, eta epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea Miguel Senosiáin Imízcoz jaunak jarri duen eta 104/2023 prozedura arruntean gauzatu den administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta Miguel Senosiáin Imízcoz jaunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko martxoaren 29an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2305135