81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

2023-S-33 Berrikuspena, Aranbeltzeko kareharri harrobi batean sortutako hondakin urak isurtzeko baimenarena

Lázaro Echeverría SAk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Lázaro Echeverría SA.

Xedea: berrikustea kareharri harrobi batean (Aranbeltz) sortutako hondakin urak isurtzeko baimena.

Ibilgua: Errekalde erreka.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Ziordia (Nafarroa).

Euri urak beren aldetik tratatzen dira, dagokien idoi sistemaren bidez (mendebaldeko eremuari dagozkionak 12.375 m³ dira gehienez urtean, eta ekialdeko eremukoak, 25.000 m³); hondakin ur sanitarioen hiru fluxuetako bakoitza, aldiz, dagokien putzu septikoarekin bidez (100 m³ urtean).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-erakunde honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero. Espedientearen eta dokumentazio teknikoaren kopia Iruñeko bulegoetan ere (Serafín Olave 7) izanen da.

Zaragozan, 2023ko martxoaren 1ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2304692