81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, administrari-ofizial izateko zortzi lanpostu oposizio bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko. Onartuen behin betiko zerrenda

Alkatearen 2023ko apirilaren 3ko 726 Ebazpenaren bidez, deialdi honetan onartutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen: deialdia, administrari-ofizial izateko zortzi lanpostu (C maila/taldearekin parekatua) barne igoera murriztuan eta oposizio bidez betetzeko, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren 15.6 artikuluan ezarritako prozeduraren bidez, eta Tuterako Udaleko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioen eta lan-kontratudun finko nahiz aldi baterakoen lan-baldintzen gainean indarrean dagoen akordioaren 32. artikuluari jarraikiz. Deialdiaren oinarriak, hain zuzen, 2022ko 228. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, azaroaren 17an.

Erreklamazioak egiteko epea bukatuta, honako hau ebatzi da:

Lehendabizikoa.–Onestea aipatu deialdiko izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda:

1. JIMÉNEZ AYLLÓN, RAQUEL

2. JIMÉNEZ SÁNCHEZ, LAURA MARÍA

3. LARRAGA BAILO, SILVIA

4. VALERO GÓMEZ, ANA ROSA

Bigarrena.–Izangaiei jakinaraztea oposizioko ariketa eginen dela 2023ko apirilaren 25ean, 9:00etan, udaletxeko lehenengo solairuko bilera gelan.

Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Orobat, Udalaren webgunean (www.tudela.es) ikusten ahalko da, lan eskaintzen ataleko deialdiaren aipamenean.

Tuteran, 2023ko apirilaren 4an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2305500