81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Laburpena, kultura, kirol eta gazteentzako dirulaguntzen 2023ko deialdiarena

DDBN (identifikazioa): 687032.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/687032).

Deialdi honen helburu orokorra da araubidea ezartzea kultura, kirol eta gazteria helburuetarako dirulaguntzak emateko, kulturaren, kirolaren eta gazteriaren arloan egiten diren jarduerak laguntzeko.

Hona hemen zeinek eska ditzakeen dirulaguntzak:

Irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteak, egoitza udalerrian badute.

Pertsona fisikoak, talde edo elkarte baten ordezkari partikular gisa berariazko ekimenetarako, irabazi asmorik gabe, helbidea udalerrian izanik.

Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren eta kontzejuen iragarki-tauletan argitaratzen denetik aurrera.

Berriobeitin, 2023ko apirilaren 11n.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2305663