81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezian. Hasierako onespena

Tuterako Gobernu Batzarrak, 2023ko martxoaren 24an, hasiera batez onetsi zuen Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren aldaketa xehaturako proiektua. Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoetarako eremua eta baldintzak arautzen ditu, eta 2023ko martxoan idatzi du Uban Abogados-ek.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Espedientea Hirigintzako Unitate Administratiboan dago, bai eta Tuterako Udalaren iragarki-taula elektronikoan ere, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2023ko martxoaren 24an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2305478